miércoles, 6 de abril de 2016

EXORCISMO DE EMILY ROSE

Laburpena:

Emily Rosa Ameriketako neskatxo bat zen unibertsitatean ikasten zegoena. Gau batean, bere logelako kidea berarekin ez zegoenean, gaueko hiruretan esnatu egin zen erre usainagatik. Bere logelatik atera zen usaina nondik zetorren ikusteko, baina ez zuenez ezer erretzen aurkitu, bere logelara bueltatu zen. Bueltatzen denean, deabrua bere gorpuan sartzen da. Laster konturatu zen zerbait txarto zebilela, gauza arraro eta beldurgarriak ikusten zituelako, adibidez, jendeari begiratzerakoan, deabruaren aurpegia ikusten zuen.

Medikuan ingresatu zuten eta froga batzuk egin ondoren, buruko gaixotasun bat zuela ondorioztatu zuten medikuek. Bera bazekien hori ez zela bere arazoa eta apaiz baten bila joan zen. Apaiza exorzismo bat egiteko asmoa zeukan eta Emilyk baimena eman zion.

Apaisa, Emily, Emilyren familia, lagun bat eta mediku bat batu ziren exorzismoa egiteko. Medikua Emilyren jarrerak aztertzeko zegoen. Hori baino lehenago, apaisa exorzismoei buruz ikasten egon zen eta dena prestatuta utzi zuen Halloween egunerako, egin horretan egingo zutelako.

Hasieran, Emilyren etxean hasi zuten, ohearen kontra helduz. Apaisa grabadore batekin grabatu zuen gertatutako guztia eta deabruek apaisa esandakoari erantzuten entzun ahal zen.

Emily ohetik askatzea lortzen du eta korrikan ihes egiten du etxetik ukuilu batera heldu arte, eta besteek bere atzean jarraitu zioten.

Exorzismoa ez zuen funtzionatu eta Emily lo geratu zen. Egun batzuk geroago, Emily lotan zegoela, bere izena entzun zuen eta soinua jarraitu zuen. Jainkoa esan zion ezin zuela ezer egin bera salbatzeko eta Emilyk bakarrik bi gauza egin ahal zituela, hil eta jarraian zerura joatea edo bisitzen jarraitzea gendeak bere historia jakiteko.

Bisirik irauntzea erabakitzen du eta denbora batez hori egiten du azkenez deabruak bera hil arte.

Apaisa akusatu zuten Emilyren hilketagatik. Epaiketara joan zen. Apaisari berdin zitzaion kartzelan sartzea, baina gendeak Emilyren historioa jakitea nahi zuen. Bere kontran zegoen abokatua, apaisa akusatzen zuen Emilyk buruko gaizotasun bat zuela esanez, eta apaisa pastillak hartzen usteko esan ziolako.

Hainbat epaiketa geroago, gendeak ya zekien Emilyre historioa baina bere kontran zegoen abokatua irabazi zuen. Nahiz eta epaiketa galdu izan, apaisari libre utzi zioten.

Iritzia:

Ez dut beldurrezko pelikulak asko gustuko, baina hau nahiko gustatu zait ez zaidalako beldurrik eman. Ez dut sinesten deabruetan baina batzuetan beldurra ematen didate pelikulak ikusten ari naizenean. Emily pena handia eman zidan sufrimendu handia zuelako bere gorputzean eta ezin zuen ezer egin hori sahiesteko. Ondo iruditu zitzaidan bere partez jainkoarekin hitz egin ondoren bisitzen jarraitzea zerura joan beharrean gendea bere historioa entzuteko. Pelikulan ikusi ahal ziren deabruaren zerikusia duten sinboloak eta animaliak, horien artean, katu beltzak, sugeak, figura beltzak, gaua… baina nire ustez, hori guztia sinesmenaren gauzak dira.

Bisitzan horrelako kasuren bat ikusiko banu, buruaren gaisotasunen bat izango zuela pentsatuko nuke seguraski deabruetan ez dudalako sinesten.

EL LOBO DE WALLSTREAT

LABURPENA

Pelikula hau Belfort izeneko mutiko baten historian oinarrituta dago. Jordan Belfortek New Yorkeko Wallstreet kalean lan egiten hasten da burtsako agente moduan. Bere nagusia Wallstreeten bizitzeko moduari buruz aholkatzen dio, adibidez, kokaina hartzeko esaten dio azkarrago tekleatzeko. Orain gaur egun “Black Friday” deritzogun egunean, Jordan lana galdu zuen burtsaren erorialdiagatik.


Hori ondoren lan arruntak lortzen ditu eta bere enpresa sortzea lortzen du ikasitako guztia erabiliz. Antzinako lagun batzuekin hasten du enpresa egiten eta diru gutxiko pertsonei engainatzen ditu esanez akzio horietan inbertitzen badute diru mordo bat irabaziko dutela.


Denbora gutxitan, milioiak irabazten hasten da, eta bere enpresa, Stratton Oakmont, famatua egiten da Wallstreeten eta bere Wallstreeten otsoaren ezizena lortzen du. Baina bere enpresa, festaz beterik dago, eta bertan alkohola, drogak eta prostitutak dira nagusiak. Festa batean, Jordanek Naomi izeneko modelo bat ezagutzen du eta bere emazteari adarrak jartzen dio Naomirekin. Bere emaztea horretakz jabetzen denean, banantzen dira eta Jordanek Naomirekin ezkontzen da eta umeak dituzte.

Arazoak hasten dira FBIko agente batek Jordanetaz eta bere enpresaz fidatzen ez denean. Jordanek konturatzen ari da bera ikertzen ari zutela eta dirua Suitzako banku batean sartzen dute. Jordanen abokatua lana ustea aholkatzen dio eta bera bere enpresakoekin agurtzen zegoen bitartean, bertan jarraitu nahi zuela konturatzen da eta hori egiten du. 


FBIkoek enpresa ikertzen dute eta galdetegiak egiten diete langileei. Azkenean, gauzak ilegalki egiten ari zutelaz jabetzen dira eta epaiketa batera eramaten dute. Naomik jadanik nekatuta zegoela, banantzen da eta umeekin geratzen da. Amaitzeko, Jordanek kartzelara eramaten diote epaiketa galdu zuelako eta horren ondoren, hizketak egiten zituen gauzak nola saldu behar ziren aholkuekin.



domingo, 13 de septiembre de 2015

IKASLE BIKAINA IZATEKO DEKALOGOA


1.     Borondatea izan. Pila bat kostatzen bazaizu ere, lortu nahi baduzu, ahalegin gogorrarekin lortuko duzu.
2.     Klaseko orduak aprobetxatu behar dituzu irakasleei entzunez, hori egitean ikasi behar dituzun gauzak ulertuko dituzu eta gutxiago kostatuko zaizu ikastea. Denbora ere erabili galderak egiteko eta dena argi uzteko.
3.     Atera ikasteko teknika bat. Ez da zure klaseko ikaskide batena izan behar, pertsona bakoitzak teknika ezberdin bat behar izan ahal du, Interneten milaka teknika daude, bilatu eta praktikatu funtzionatzen zaizuna aurkitu arte.
4.     Egunero ikasi. Ez utzi gauzak azken egunerako, edo bestela pila kostatuko zaizu amaitzea eta azterketa bada, gainditzea. Gainera urduri jarriko zara. Beste arazo bat sortu ahal zaizu, imajina ezazu gizarte azterketa duzula hurrengo egunean eta ez zara ikasten hasi eta bat batean buruko min izugarria daukazula eta ezin duzula ikasi.
5.     Zure buruari lor ditzakezun helburuak proposatu. Argi izan zergatik ikasten duzun eta lortzen dituzun helburuak ospatu opari modura motibazioa ez galtzeko.  
6.     Ordutegi eta plangintza bat egin, eta saiatu beti betetzen.
7.     Lo egin eta deskantsatu hurrengo egunean errendimendu handia izateko. Behar izatekotan, atsedenak hartu ikasten ari zarenean.
8.     Ikasi duzuna praktikara eraman. Adibidez, fisikan ikasitakoarekin esperimentu bat egin hobeto ulertzeko.
9.     Klasean egindako eskemetan edo apuntetan, azalpen txiki batzuk jarri ikasterakoan zer ziren gogoratzeko.
10.           Ikasi leku lasai batean, adibidez, liburutegian. Etxean ikasten baduzu, saiatu ez entretenitzen.


miércoles, 18 de febrero de 2015

Gizon-emakumeen soldatak

UGTk Soldaten Berdintasunerako Europako Egunaren ospakizuna dela eta txosten batean adierazi dute, emakumeek bi hilabete gehiagotan egin behar dutela lan, gizonezkoen adina irabazteko. Hau da, emakumezkoek ia hamalau hilabetetan egin beharko lukete lan gizonezkoek urtebetean irabazten dutena irabazteko.

Europar Batasunean, emakumezkoen soldata %15 baino baxuagoa da gizonezkoa baino. Eta Espainian, aldea handiagoa dago, gizonezkoek baino %26 gutxiago irabazten dute emakumezkoek.

Sektoreka, ekonomia-jardueretan, gizarte-jardueretan eta komunitatearen zerbitzuetan da non soldata bitarterik handiena dagoen beraien artean. Sektore horretan, emakumezkoek soldataren %63 inguru baino ez dute irabazten.

Hezkuntzaren arloan aldiz soldata-desberdintasun gutxiago dago, emakumezkoek %92ra heldu ahal direnez gero. Eraikuntzan eta garraioan, biltegiratzen eta komunikazioetan ere ez dago alde handirik.

Gainera ez daude bakarrik soldatetan bereizkeria, emakumezko gehiago daude lanaldi laburrekin, eta emakumezko gutxiago daukate lanaldi osoa. Pertsona ez aktibo emakumezko gehiago ere ba daude, %62 inguru emakumezkoak dira.

 Nire ustez, bi sexuen soldaten arteko bitartea zuzeneko bereizkeriarekin dago lotuta, emakumearen lanaren balioa gutxitzeagatik, lan-merkatua zatikatzeagatik eta estereotipoengatik. Emakumezkoak beti ikusi dira familiako lanak egiten edo umeak zaintzeko ardurarekin eta.

Txarto iruditzen zait emakumezkoen lana diskriminatzea, guztiok eskubide berberak izan beharko genituelako. Emakumezko eta gizonezkoek lan berdina egiten soldata berbera izan beharko zuten, eta ez gizonezkoek gehiago.


miércoles, 21 de enero de 2015

ETB1


ETB1 Euskal Autonomia Erkidegotan ikusten den telebista kate bat da. Nafarroan duela urte batzuk ikusi ahal zuten antenekin, baina orain TDTarekin ezin dute. ETB1 gehienez pilota partiduak jartzen dute, kamara ezkutuarekin grabatuta. Gutxi gora behera, 40 urte daramate ETB1 telebistan jartzen, Frankoren garaitik aurrera, eta katea euskararen normalizazioa zuelarik helburu nagusi egin zuten.


ETB2, ETB3 eta ETB4 hasi zirenean, ETB1-ri dirua kendu zioten besteei diru gehiago emateko, eta orain askoz kaskarragoa dago. Gainera, ia inork ez du ikusten. ETB2-n filmak, tele-berriak eta programa batzuk ipintzen dute, eta ia filma guztiak mendebaldekoak dira eta dena gazteleraz dago. ETB3n musika saioak, filmak, marrazki bizidunak, dokumentalak, erreportajeak eta abar jartzen dute haurrentzako.


Nire iritsiz, ETB1 gero eta txarrerantz doa, gero eta diru gutxiago daukate eta jende gutxiago ikusten du. Gainera, eskupilota ez dut oso gustuko, eta ia denbora osoan hori jartze dute. Nahiago dut dokumentalen bat jartzen dutenean, interesgarriago iruditzen zait eta. Badakit eskupilota apartez programa, entrebista, erreportajeak eta abar ipintzen dutela, baina nire ustez nahiko aspergarriak dira. Programa gehiago ipini behar dutela uste dut, ETB2 moduan baina euskaraz, hori ondo egongo zela uste dut. Bestela azkenean bakarrik eskupilota gustuko dutenak eta euskaldunen bat ikusiko du. Nik ETB2 ikustea nahiago dut, eta ez dit harritzen ETB1-ri dirua kentzea.



external image 365px-ETB1_Spain.svg.png

ETORKIZUNA


Etorkizuna nola izango den kontuari buruz hainbat teoria daude. Adibidez, batzuk, teknologia gehiago egongo dela eta hobeto biziko garela uste dute, beste batzuk ordez, urik eta janarik gabe geratuko garela uste dute, gehiegi kontsumitzen dugulako. Ni bigarrenetakoa naiz. Nire ustez, munduan gero eta pertsona gehiago garenez, ekoizlerik gabe geratzen joango gara pixkanaka.

Segundo bakoitzean, pertsona bat hiltzen da eta bi jaiotzen dira. Horrela jarraitzen badugu, ez dugu etorkizun onik izango. Gainera beste arazo bat dago, gero eta jende gehiago dago, baina gero eta lanbide gutxiago ere bai, eta lan horietako batzuk etorkizunean segur aski robotek egingo dute.

Pertsonen igoerarekin jarraituz, beste arazo bat dago. Teknologia gehiago erabiliko dute, eta fabrika gehiago egongo dira segur aski janariak eta pertsonak behar duten gauzak ekoizteko. Honek guztiak, kutsatzen du gure Lurra. Kutsadurarekin, ere arazo handiak daude, adibidez beroketa globala.

Gauza onak ere pentsatzen ditut etorkizunari buruz. Nire ustez, gaixotasun gutxiago egongo dira eta gaixotasun horietako sendagaiak egongo direla uste dut. Orain, klonaketak egiten ikasten ari dute leku batzuetan, horrela jarraituz ia edozer klonatzea lortuko dute, eta horrekin bizitza asko salbatuko dituzte eta dagoeneko ez dauden animaliak berriro klonatzea eta berririk bizirik egotea lortu ahal izango dutela uste dut. Afrikan hainbeste gaixo ez dela egongo pentsatzen dut, eta bertan pobrezia gutxiago egongo dela baita ere.

Hau da, nire ustez, mundua zaintzen badugu, agian etorkizun ona izango dugu, baina horretarako gure partaidetza behar da orainaldian. Gure eskuz dagoen egin; gauzak lurrera ez botatzea, garraiobideak erabili beharrean oinez edo bizikletaz joatea eta horrelako gauzak egitea adibidez.

ETXEKO LANAK


Etxeko lanak irakasleak agindutako eta normalean etxean egiten diren ariketak dira. Normalean, irakasleek klasean emandakoa ondo finkatzeko eta ulertzeko bidaltzen dituzte. Baina bere abantailak eta bere desabantailak dauka.

Noski, etxerako lanak egitea abantaila handiak ditu, baina bere neurrian. Adibidez, etxeko lanak egiteko esfortzatu behar zara eta noizbehinka esfortzatzea ondo etortzen zaigu. Lan ohiturak hartzen ditugu eta hori ere ezinbestekoa izango da helduak izango garenean. Diziplina eta kalifikazio hobeagoak ere dira abantailak, baina beti ez dira kalifikazio onak ateratzen etxeko lanengatik. Adibidez, Korean etxerako lan pila egiten dute eta kalifikazio onak ateratzen dute, baina Finlandian ez dute etxerako lanak egiten, eta gehienetan, Korean baino kalifikazio hobeagoak ateratzen dituzte.

Abantailak ezik, desabantaila hainbat daude ere. Gehienetan nerabeak estraeskolarak daukate, kirolen bat adibidez. Eta etxerako lanak eta estraeskolarrak egitea zuretzat denbora gutxi izatea egiten dizu. Denbora gutxi izatea ere neketasuna ematen du. 

Bururatu ezazu etxera heltzean, eskola eta gero, eta etxerako lanak egiten hasten zara, gutxi gora behera ordu bat eta bi tartean hartuko dizu amaitzea. Gero, kirola daukazu, ordu bat eta erdi futbolean aritzen adibidez. 20:30etan bueltatuko zinen, eta oraindik agian daukazu zerbait ikasteko azterketak laster dituzulako. Ez zenuke denborarik izango ia ezta zure familiarekin hitz egiteko eta guztiz neke amaituko zenuke. Orain esan dudana, nerabe askoei gertatzen zaie gainera.

Korean, nerabe gehienak oso kalifikazio onak ateratzen dute, eta arrazoi errez bat dago horren atzean, denbora asko igartzen dute ikasten. 9 nerabe 10etik akademietara joaten da eta 22:00etan ateratzen dira askotan. Oso gutxi lo egiten dute, eta batzuei suizidiora eramaten die urduritasunak. Denak asko saiatzen dira nota hoberena ateratzen, Korean konpetentzia handia dagoela eta.

Finlandian beste ikasteko era oso ezberdina dute. Ez dute etxerako lanik egiten eta ikasten beranduago hasten dira hemen baino. Gertatzen dena hau da, ikasleek konfiantza gehiago ematen diete, eta gauzak hobeto eta azkarrago finkatzea lortzen du horrek. Finlandia munduko kalifikazio hoberenak ateratzen duela frogatuta dago.

Nire ustez, etxerako lanak egitea ondo dago, baina ez kantitate gehiegirekin. Oso onuragarriak dira, eta klasean emandakoa finkatzeko oso ondo datorkigu. Egia da, etxerako lan asko ditudanean oso nekatuta amaitzen dudala, ere gimnasia erritmikora eta akademiara joaten naizelako. Uste dut etxerako lanek ez bazeunden nire notak kaskarragoak izango zirela. Gauzak klasean ulertzean bikoitza kostatuko zitzaidalako.

Metodologia hobeagoa izan ahal genuela pentsatzen dut, hau bantzutan pixka bat kaskarra da eta. Hobeagoa iruditzen zait Finlandiakoa guk daukaguna baino, azken finean kalifikazio hobeagoak daukate lan gutxiago eginez.

external image deberes-cabecera.png

GURE KULTURAN GIZENAK BAZTERTZEN DIRA? ZERGATIK?


Gaur egungo gizarteak ez du edozein gorputz eredu onartzen, eta horri jarraituz, gero eta argalagoak izan behar dugulako usten da, hori modan dagoelako.

Gizarteak ez du gizena izatea barkatzen. Gaur egungo gorputz areduek min handia eragiten dute, bakoitzak bere gorputza duelako eta zure gorputza aldatzea oso zaila izaten delako gehienetan. Nahi izan gabe argalak ez direnek ez dute bere gorputza gehienetan ez gustoko ezta onartzen, eta horriei gizarteak kalte handia egiten die. Gainera hori ez da guztia, gehienak behartuta sentitzen dire argaltzeko.

Argalak izan behar dugunaren irudia telebistak eta komunikabideak saltzen dute. Giza eredu hau, asko nabaritzen da gazteen artean. Gizartearen barruan egotea oso garrantzitsua izaten delako haientzat.

Gero eta produktu gehiago erosten dira gure gorputzak hobetzeko (gorputzaren irudia) edota argaltzeko. Gertatzen dena da, argaltzeko kontuarekin gaizotasunak daudela, anorexia eta bulimia adibidez.

Horain aipatutako bi gaizotasunak zure burua lodi ikustetik datozte. Anorexian, jaten usten dute eta hori arriskutsua da. Bulimian, jandako guztiaoka egiten botatzen dute.

Jendeak zorakeria egiten ditu modan dagoen giza eredua lortzeko (argala egotea) amoz, dietak eta kirol deskontrolatu gehiegi haien artean.

Gizartea ezik, batzuetan ere lanetan bazterketak badaude, ez hain osasintzu egotearren edota itxura on bat erakutsi behar dutelako. Agian oso onak izan arren lanpostu horretan, beste bat hartuko zuen itxura hobea izeteagatik. Honen adibidea telebistetan dago, oso egoera ezkasetan agertzen ohi da gizen bat eta.

Nire ustez, gizarteak sortutako itxura eredua bakarrik gure buruari min egiteko dago, gorputz argala eta perfektoa izatea ez duelako inork lortzen. Telebistan eta komunikabideetan agertzen direnak makillaje asko daukate gainean eta gehienetan beraien irudia photoshop edo beste programa batzuekin editzen dute irudi ona izateko. Horregatik, normalean jendea ez du itxura hori eta gure burua txartoago ikusten dugu besteekin konparatzean.

sábado, 17 de enero de 2015

BOST AHIZPA

Sinopsia:
Protagonistak, Leire eta bere ama, Amaia, dira. Leireren aitonaren gutun bat jaso zuten egun batean esanez bere etxera joan behar zutela gauza garrantzitsu bat kontatu behar zielako eta.
Joan zirenean espero ez zutena Amaiaren 4 ahizparekin topatzea zen, baina zirudienez beraiei ere gutuna bidali zien.
Aitonak bertan bildu zituen bera gaixorik zegoela esateko eta bere oinordekotza jasoko zuela asteburu horretan bizirik jarraitzen zuen ahizpa. Gero bere buruaz beste egin zuen.
5 ahizpak eta Leire geratu ziren etxean bakarrik orduan, eta Leireren aitonak esan zuenez, ahizpa bat bakarrik jarraitu ahal zen biziarekin asteleheneraino. Zer gertatu ote zen?

Iritzia:
Euskara aldetik nahiko erraza zen irakurtzen. Oso nobela interesgarria iruditu zait, denbora osoan misterioa zegoelako eta gogo handiekin irakurtzera eramaten zizun horrek. 179 orrialde zeuzkan baina arin irakurtzen dira, irudirik eta letra handirik ez izan ezik. Gehien gustatu zaidan zatia amaiera izan da, irrikitan egon naizelako amaiera jakiteko eta nork eskuratuko zuen aitonaren oinordetza. Nire protagonista gogokoena, Leire izan da dudarik gabe, oso neska jatorra dela eta. Gainera berak nire adina du eta niri bezala, liburuak irakurtzea gustatzen zaio.

Aitor Arana:
Legazpin jaio zen, 1963ren abenduaren 21ean. Bere lehen liburua 23 urterekin argitaratu zuen eta hirurogei liburu baino gehiago kaleratu ditu. Bere liburu gehienak gazte eta haur literaturaren arloan daude.

domingo, 26 de mayo de 2013

Beldurrezko ipuina


Bazen behin, gaztelu zahar batean, bi turista, Mikel eta Iraide. Gaztelua, Holandan zegoen. Beraiek, gazteluan bizitzen ari ziren.
Han barruan, eskupaper bat hartu zuten. Eskupaperrean irakurri zuten banpiroen animaliak zeudela. Beraiek pentsatu zuten, turistak erakartzeko asmatutako ipuin bat zela. Baina egia zen, hor arimak zeuden, eta banpiroak ere. Banpiroak gazteluan sakabanatuak zeuden, eta norbaitekin bakarrik geratzen ba ziren, hiltzen zuten, kutxa batean sartzen zuten eta gero askaltzeko uzten zuten. Arimak, ateak begiratzen zuten inork ez biziarekin ez joateko.
Mikel eta Iraidek, gauzak ikusteko abiatu zirenean ikusi zuten nola gizon bat sarrerako eta irteerako atea itxi zituzten. Beraiei, arraroa iruditu zitzaien. Gazteluaren logela batean sartu ziren ikusteko, eta hor galdetu zioten emakume bati ordua, eta berak erantzun zien afaltzeko ordua zela, Mikel eta Iraiderrek biratu zirenean, emakumea berarengan oldartu zen, lepoan koska egiteko. Baina, beraiek azkarrago biratu ziren, eta emakumea ez zuen izan denborarik beraiei banpiro bezala usteko. Iraiderrek eta Mikelek korrika hasi ziren oso beldurtuta. Emakumea beraien atzetik soan korrika. Gelatik ez zuten nahi irten, banpiro gehiago egongo zirelako. Iraiderrek alde batetik joan zen eta Mikelek bestetik banpiroa biei harrapatu ahal ez izateko. Banpiroa, Iraiderren atzetik joan zen eta Mikelek bitartean lurrean zegoen makilatxo bat hartu zuen, eta banpiroaren burura bota zuen, banpiroa inkontzientea geratu zen. Beraiek azkar leiho batetik atera ziren, ateetatik ezin zutelako. Ziur zeudenean inork ez zegoela alboan, polizieei deitu zuten, eta hiri horretatik iheska joan ziren. Polizieek, baratxuriak eta gurutxekin joan ziren. Banpiroei gurutxekin hil zituztela esaten zuten. Jende guztia beldurtuta zegoen banpiro batean bihurtzeko, nahiz eta polizieek ya ez zeudela esatean. Baina eta beraiek ere banpiroak bihurtu ba ziren besteak hiltzera joan zirenean?

lunes, 6 de mayo de 2013

Hiririk politena:

Nire ustez, hiririk politena New York City da. 7 urte nituenean joan nintzen, eta oso gustoko izan nuen. Bakarrik 5 egun egon arren, gauza asko eta oso bitzi ikusi nituen. Gainera, turismorako oso prestatuta zegoen.

Gehien gustatu zitzaidan lekua Central Park izan zen, hortik zaldi oso politak zebilen, eta zuhaitzetan urtxintz pila bat zeuden, leku handia zegoen, eta dena oso polita zen. Askatasunaren estatua ere oso gustoko izan nuen, oso handia zen, eta egunero gende pila bat zegoen. New York eko kaleak, laberinto bat bezala ziren, kale guztiak oso antzekoak zirelako. Mac Donals pila bat zeuden, gehiegi nire ustez. Eraikuntzik politena niretzat, Empire State izan zen. Goitik paisaje oso polit bat ikusten zen, New York osoa ikusi ahal zenuen. Gainera, New York eko eraikuntzik garaiena da. Gauza oso kurioso bat zen taxiena, guztiak horiak ziren, eta errepidetan pila taxi ikusten ziren.

Niretzat, esperientza bikaina izan zen, eta horregatik nire ustez New York hiririk politena da.

jueves, 11 de abril de 2013

                         Antton Irusta

Apirilaren 9an, asteartean, Antton Irusta azkenean gure institutora etorri zen, Jose Miguel Barandiaran. Bost garren saioan etorri zen. 1.BD eko klasean hitz egin zuen. Hasieran, auzkertu egin zen. Abesti bat elkarrekin abestu genuen, berak abestu eta gero guk errepikatu egiten genuen. Gero, berak egindako liburu bat erakutsi zigun. Gero hainbat iragarkizun irakurri genuen.

lunes, 21 de enero de 2013

Antton Irusta

                                                   Antton Irusta

       Gaur Gorkak, euskara maisua, Antton Irustaren helbidea bilatzea esan digu. Antton Irusta, idasle bat da, eta maisuak esan digu, berak ipuinak kontatzen zituela eskoletan. Bi posta helbide interneten aurkitu ditugu. Gero, maisuak esan digu korreo bat bidaltzeko, esanez ea etorri ahal ba zen barandian institutora, mintzaldi bat edo ipuin bat kontatzera. Bere erantzuna espero dugu.

 

domingo, 2 de diciembre de 2012

Judy Moody

Judy Moody oso umore txarrez dago, oso-oso umore txarrez.

Argitarapena: GERO EUSKAL LIBURUAK.
Idazlea: Megan McDonald.

Laburpena:
Liburu hau doa, nezka batetaz bolada onetan oso umore txarrez dagoela, ez duelako eskola hasi nahi. Lehenengo eskolako egunean, oso umore txarrez sartzen da klasera eta bere lankideak horretaz konturatzen dira. Baina eguna ez zuen bera pentsatzen zuen hain txarto egon. Egun horretan, klasean, collage bat egiteko agindu zieten. Collagean hau ipini behar zuten: Nor zen, non bizi zen, bere lagunik hoberena, bere zaletasunak, gertatu zaion txarrena, gertatu zaion barregarriena, maskotarik gustokoena, klubak...

Etxean collagea hasi zuen, bere etxea margotu zuen, bere argazki bat itsatsi zuen, bera nor zen ipintzeko. Maskotarik gustokoenara ailegatu zenean, konturatu zen, ez zuela nahi Xagu ipini (Xagu, Judyren katua da.). Bere gurasoei esan zien, eta beraiek animali denda batera eraman zioten. Berak, oihanean egon ahal zen animaliren bat nahi zuen. Ia ia dendatik joango zirenean ezer erosi gabe, Judy venus euli jale bat ikusi zuen. Bere gurasoak landarea erosi zioten. Bere landarearen marrazki bat ipini zuen bere collagean.

Hurrengo egunean klasean, Frankek, bere urtebetetzerako gonbidapen bat eman zion. Eskola amaitzean, bere zaletasunak ipintzera konprometitu zen. Bere zaletasuna, bildumak egitea zen. Adibides: Marrazkidun tiritak. Tirita hainbat itzatzi zituen bere collagean. Bere lagun onena ere ipini zuen, Rocki. Judyk, Rockir eta Frankek denda batera joan ziren, collageko gauzak erosteko. Rocki, plastikosko esku bat erosi zuen, eta Judyri ideia bat bururatu zitzaion. Etxera joatean, komunan, eskua utzi zuen, bere anai txikia joango zenean susto ikaragarri bat emateko. Hori gertatu zaion gauzarik barregarrienean ipiniko zuen.

Franken urtebetetzean, konturatu zen, bera urtebetetzeko neska bakarra zela, oso lotsatuta ipini zen. Hori jarriko zuen gertatu zitzaion gauzarik tzarrenean.

Klub bat egitea akordatu zuten judy eta Rocki, igel pisatiaren klub-a izango zen. Izen hori jarri zioten, biei igel bat pisatu egin ziotelako. Azkenean, Frank eta Judyren anai txikia klub-an amaitu zuten, beraiei ere pisa egin ziolako.

Collagea, oso polita geratu zitzaion, eta guztiz umore txarra joan zitzaion.

Nire iritzia:
Liburua gustatu zait, momentu batzuk oso barregarriak zirelako, eta Judy gauza bitxi asko egiten duelako. Gainera, oso interesgarria egon da.


martes, 27 de noviembre de 2012

Iraiderren urtebetetzea




Bazen behin, mutil bat eta neska bat, mutilak Mikel zuen izena, eta neskak Maider zuen izena. Oso lagun minak ziren. Mikelek urtebetze festa batera gonbidatu zituen , baina Maider ez zegoenez gonbidatuta, oso jeloskor zegoen. Maiderrek, gonbidatuta egon gabe, urtebetetzera joan nahi zuen.

viernes, 23 de noviembre de 2012

wikipedia




Wikipedian argiari buruzko idazlan bat egin dut. Hona hemen estekadura:
Argia

lunes, 11 de junio de 2012

Marian

Marian
        

              Ekainaren 7an, ostegunean, 14:30etan Marian eskolako liburutegira etorri zen. Marian, emakume itsu bat da.

             Marian, bere bizitzari buruz hitz egitera etorri zen. Ze bizi modu duen itsu bat,            ze tresna mota behar duten, zergaitik behar duten txakur gia bat, zenbat urte bizitzen duten txakur giak, zenbat txakur izan zituen, nola modatzen zen... kontatu zigun.

           Marianek, hainbat tresna ekarri zigun, hobeto ulertzeko nola moldatzen diren. Adibidez: Idazteko tresna, itsuentzako kalendarioa,itsuentzako mugikorra, braille idazteko tresna...

          Marianek, bere txakurra erakutzi zigun, txakurra Lucero zuen izena, Michiganen erosi zuten. Lucerorekin, hainbat prueba egin genituen.

          Ere txakur giekin izan zituen anekdota batzuk esan zituen.

      

       Oso ondo pasatu genuen!

jueves, 31 de mayo de 2012

Zorionak Susana!


Zorionak Susana!

Zorionak zuretzat
gaur da zure eguna.
Ta milaka opari
dituzu Susana.
Ta zure festarako
ba daukagu lana.
Baina ez du azola
Ba zara hoberena.





Zorionak Susana!

domingo, 27 de mayo de 2012

Urdaibai



                                                                    Urdaibai.


       Maiatzaren 18an 10ak  laurden gutxiagotan, Urdaibaira autobusez joan ginen. June, Urdaibaiko anderenoa, hor itxaroten zegoen gure zain. Motxilak, egongela batean utzi  genituen. Junek, koaderno batzuk eman zizkigun, ikusten genituen ekosistemei buruzko ariketa batzuekin. Hondartza asko ikusi genituen. Hondartza batean geratu ginen; hor ekosistema mixtoa ikusi genuen, ere ikusi genituen itsasoko eta lurreko animalia batzuk, adibidez karramarroak,  lapak...
        12etan, hamabitakoa jan genuen, eta denbora pizka bat izan genuen deskantzatzeko. Gero, Urdaibai biodibertsitatea ikusi genuen. Egongela batean sartu ginen, egongela horretan, animalien argazkiekin kubo batzuk zeuden, Junek, pizka bat asaldu zigun nola bizi ziren... Gero, hainbat egongela ikusi genituen, berriro amaiketakoa jan genuen egongelara bueltatu ginen, hor janaria jan genuen, gero etenaldi bat izan genuen jolasteko eta Madariaga Dorrea ikusteko. Autobusez etxera joan ginen.


Oso ondo pasa genuen!









domingo, 6 de mayo de 2012

Elektrizitatea



Elektrizitatea
     


            Maiatzaren 2an,  azteazkenean, arrratsaldeko hiruretan, Txomin Arestiko 6.1 mailara,  elektrizitateari buruz hitzegitera etorri zen Jose.  

            Powert point batean zer zen elektrizitatea asaldu zuen. Elektrizitate estatikoa nola zen ere asaldu zigun. Elektrizitate estatikoari buruz esperimentoren bat egin genuen. Bat, puxika batekin refresko baten lata bat mugitzea zen, beste bat, puxika paretan itsastea...
         
          Ere, elektrizitatea zer zen asaltzeko video batzuk ipiñi zuen, noizbenka gelditzen zuen eta gure hitzekin asaltzen zuen guk hobeto ulertzeko. Galderaren bat egin genion.
  
         Azkenean, esperimentuak frogatzen hasi ginen, bakoitzak puxika batekin esperimentuak frogatzen hasi genuen.