1. Borondatea izan. Pila bat
kostatzen bazaizu ere, lortu nahi baduzu, ahalegin gogorrarekin lortuko duzu.
2. Klaseko orduak aprobetxatu behar
dituzu irakasleei entzunez, hori egitean ikasi behar dituzun gauzak ulertuko
dituzu eta gutxiago kostatuko zaizu ikastea. Denbora ere erabili galderak
egiteko eta dena argi uzteko.
3. Atera ikasteko teknika bat. Ez
da zure klaseko ikaskide batena izan behar, pertsona bakoitzak teknika ezberdin
bat behar izan ahal du, Interneten milaka teknika daude, bilatu eta praktikatu funtzionatzen
zaizuna aurkitu arte.
4. Egunero ikasi. Ez utzi gauzak
azken egunerako, edo bestela pila kostatuko zaizu amaitzea eta azterketa bada,
gainditzea. Gainera urduri jarriko zara. Beste arazo bat sortu ahal zaizu,
imajina ezazu gizarte azterketa duzula hurrengo egunean eta ez zara ikasten
hasi eta bat batean buruko min izugarria daukazula eta ezin duzula ikasi.
5. Zure buruari lor ditzakezun
helburuak proposatu. Argi izan zergatik ikasten duzun eta lortzen dituzun
helburuak ospatu opari modura motibazioa ez galtzeko.
6. Ordutegi eta plangintza bat
egin, eta saiatu beti betetzen.
7. Lo egin eta deskantsatu
hurrengo egunean errendimendu handia izateko. Behar izatekotan, atsedenak hartu
ikasten ari zarenean.
8. Ikasi duzuna praktikara
eraman. Adibidez, fisikan ikasitakoarekin esperimentu bat egin hobeto ulertzeko.
9. Klasean egindako eskemetan
edo apuntetan, azalpen txiki batzuk jarri ikasterakoan zer ziren gogoratzeko.
10.
Ikasi leku lasai batean, adibidez, liburutegian. Etxean
ikasten baduzu, saiatu ez entretenitzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario