miércoles, 21 de enero de 2015

ETXEKO LANAK


Etxeko lanak irakasleak agindutako eta normalean etxean egiten diren ariketak dira. Normalean, irakasleek klasean emandakoa ondo finkatzeko eta ulertzeko bidaltzen dituzte. Baina bere abantailak eta bere desabantailak dauka.

Noski, etxerako lanak egitea abantaila handiak ditu, baina bere neurrian. Adibidez, etxeko lanak egiteko esfortzatu behar zara eta noizbehinka esfortzatzea ondo etortzen zaigu. Lan ohiturak hartzen ditugu eta hori ere ezinbestekoa izango da helduak izango garenean. Diziplina eta kalifikazio hobeagoak ere dira abantailak, baina beti ez dira kalifikazio onak ateratzen etxeko lanengatik. Adibidez, Korean etxerako lan pila egiten dute eta kalifikazio onak ateratzen dute, baina Finlandian ez dute etxerako lanak egiten, eta gehienetan, Korean baino kalifikazio hobeagoak ateratzen dituzte.

Abantailak ezik, desabantaila hainbat daude ere. Gehienetan nerabeak estraeskolarak daukate, kirolen bat adibidez. Eta etxerako lanak eta estraeskolarrak egitea zuretzat denbora gutxi izatea egiten dizu. Denbora gutxi izatea ere neketasuna ematen du. 

Bururatu ezazu etxera heltzean, eskola eta gero, eta etxerako lanak egiten hasten zara, gutxi gora behera ordu bat eta bi tartean hartuko dizu amaitzea. Gero, kirola daukazu, ordu bat eta erdi futbolean aritzen adibidez. 20:30etan bueltatuko zinen, eta oraindik agian daukazu zerbait ikasteko azterketak laster dituzulako. Ez zenuke denborarik izango ia ezta zure familiarekin hitz egiteko eta guztiz neke amaituko zenuke. Orain esan dudana, nerabe askoei gertatzen zaie gainera.

Korean, nerabe gehienak oso kalifikazio onak ateratzen dute, eta arrazoi errez bat dago horren atzean, denbora asko igartzen dute ikasten. 9 nerabe 10etik akademietara joaten da eta 22:00etan ateratzen dira askotan. Oso gutxi lo egiten dute, eta batzuei suizidiora eramaten die urduritasunak. Denak asko saiatzen dira nota hoberena ateratzen, Korean konpetentzia handia dagoela eta.

Finlandian beste ikasteko era oso ezberdina dute. Ez dute etxerako lanik egiten eta ikasten beranduago hasten dira hemen baino. Gertatzen dena hau da, ikasleek konfiantza gehiago ematen diete, eta gauzak hobeto eta azkarrago finkatzea lortzen du horrek. Finlandia munduko kalifikazio hoberenak ateratzen duela frogatuta dago.

Nire ustez, etxerako lanak egitea ondo dago, baina ez kantitate gehiegirekin. Oso onuragarriak dira, eta klasean emandakoa finkatzeko oso ondo datorkigu. Egia da, etxerako lan asko ditudanean oso nekatuta amaitzen dudala, ere gimnasia erritmikora eta akademiara joaten naizelako. Uste dut etxerako lanek ez bazeunden nire notak kaskarragoak izango zirela. Gauzak klasean ulertzean bikoitza kostatuko zitzaidalako.

Metodologia hobeagoa izan ahal genuela pentsatzen dut, hau bantzutan pixka bat kaskarra da eta. Hobeagoa iruditzen zait Finlandiakoa guk daukaguna baino, azken finean kalifikazio hobeagoak daukate lan gutxiago eginez.

external image deberes-cabecera.png

No hay comentarios:

Publicar un comentario