miércoles, 21 de enero de 2015

ETORKIZUNA


Etorkizuna nola izango den kontuari buruz hainbat teoria daude. Adibidez, batzuk, teknologia gehiago egongo dela eta hobeto biziko garela uste dute, beste batzuk ordez, urik eta janarik gabe geratuko garela uste dute, gehiegi kontsumitzen dugulako. Ni bigarrenetakoa naiz. Nire ustez, munduan gero eta pertsona gehiago garenez, ekoizlerik gabe geratzen joango gara pixkanaka.

Segundo bakoitzean, pertsona bat hiltzen da eta bi jaiotzen dira. Horrela jarraitzen badugu, ez dugu etorkizun onik izango. Gainera beste arazo bat dago, gero eta jende gehiago dago, baina gero eta lanbide gutxiago ere bai, eta lan horietako batzuk etorkizunean segur aski robotek egingo dute.

Pertsonen igoerarekin jarraituz, beste arazo bat dago. Teknologia gehiago erabiliko dute, eta fabrika gehiago egongo dira segur aski janariak eta pertsonak behar duten gauzak ekoizteko. Honek guztiak, kutsatzen du gure Lurra. Kutsadurarekin, ere arazo handiak daude, adibidez beroketa globala.

Gauza onak ere pentsatzen ditut etorkizunari buruz. Nire ustez, gaixotasun gutxiago egongo dira eta gaixotasun horietako sendagaiak egongo direla uste dut. Orain, klonaketak egiten ikasten ari dute leku batzuetan, horrela jarraituz ia edozer klonatzea lortuko dute, eta horrekin bizitza asko salbatuko dituzte eta dagoeneko ez dauden animaliak berriro klonatzea eta berririk bizirik egotea lortu ahal izango dutela uste dut. Afrikan hainbeste gaixo ez dela egongo pentsatzen dut, eta bertan pobrezia gutxiago egongo dela baita ere.

Hau da, nire ustez, mundua zaintzen badugu, agian etorkizun ona izango dugu, baina horretarako gure partaidetza behar da orainaldian. Gure eskuz dagoen egin; gauzak lurrera ez botatzea, garraiobideak erabili beharrean oinez edo bizikletaz joatea eta horrelako gauzak egitea adibidez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario