sábado, 17 de enero de 2015

BOST AHIZPA

Sinopsia:
Protagonistak, Leire eta bere ama, Amaia, dira. Leireren aitonaren gutun bat jaso zuten egun batean esanez bere etxera joan behar zutela gauza garrantzitsu bat kontatu behar zielako eta.
Joan zirenean espero ez zutena Amaiaren 4 ahizparekin topatzea zen, baina zirudienez beraiei ere gutuna bidali zien.
Aitonak bertan bildu zituen bera gaixorik zegoela esateko eta bere oinordekotza jasoko zuela asteburu horretan bizirik jarraitzen zuen ahizpa. Gero bere buruaz beste egin zuen.
5 ahizpak eta Leire geratu ziren etxean bakarrik orduan, eta Leireren aitonak esan zuenez, ahizpa bat bakarrik jarraitu ahal zen biziarekin asteleheneraino. Zer gertatu ote zen?

Iritzia:
Euskara aldetik nahiko erraza zen irakurtzen. Oso nobela interesgarria iruditu zait, denbora osoan misterioa zegoelako eta gogo handiekin irakurtzera eramaten zizun horrek. 179 orrialde zeuzkan baina arin irakurtzen dira, irudirik eta letra handirik ez izan ezik. Gehien gustatu zaidan zatia amaiera izan da, irrikitan egon naizelako amaiera jakiteko eta nork eskuratuko zuen aitonaren oinordetza. Nire protagonista gogokoena, Leire izan da dudarik gabe, oso neska jatorra dela eta. Gainera berak nire adina du eta niri bezala, liburuak irakurtzea gustatzen zaio.

Aitor Arana:
Legazpin jaio zen, 1963ren abenduaren 21ean. Bere lehen liburua 23 urterekin argitaratu zuen eta hirurogei liburu baino gehiago kaleratu ditu. Bere liburu gehienak gazte eta haur literaturaren arloan daude.

No hay comentarios:

Publicar un comentario