UGTk Soldaten Berdintasunerako Europako Egunaren
ospakizuna dela eta txosten batean adierazi dute, emakumeek bi hilabete
gehiagotan egin behar dutela lan, gizonezkoen adina irabazteko. Hau da,
emakumezkoek ia hamalau hilabetetan egin beharko lukete lan gizonezkoek
urtebetean irabazten dutena irabazteko.
Europar Batasunean, emakumezkoen soldata %15 baino
baxuagoa da gizonezkoa baino. Eta Espainian, aldea handiagoa dago, gizonezkoek
baino %26 gutxiago irabazten dute emakumezkoek.
Sektoreka, ekonomia-jardueretan, gizarte-jardueretan
eta komunitatearen zerbitzuetan da non soldata bitarterik handiena dagoen
beraien artean. Sektore horretan, emakumezkoek soldataren %63 inguru baino ez
dute irabazten.
Hezkuntzaren arloan aldiz soldata-desberdintasun
gutxiago dago, emakumezkoek %92ra heldu ahal direnez gero. Eraikuntzan eta
garraioan, biltegiratzen eta komunikazioetan ere ez dago alde handirik.
Gainera ez daude bakarrik soldatetan bereizkeria,
emakumezko gehiago daude lanaldi laburrekin, eta emakumezko gutxiago daukate
lanaldi osoa. Pertsona ez aktibo emakumezko gehiago ere ba daude, %62 inguru
emakumezkoak dira.
Nire ustez, bi sexuen soldaten arteko bitartea
zuzeneko bereizkeriarekin dago lotuta, emakumearen lanaren balioa
gutxitzeagatik, lan-merkatua zatikatzeagatik eta estereotipoengatik. Emakumezkoak
beti ikusi dira familiako lanak egiten edo umeak zaintzeko ardurarekin eta.
Txarto iruditzen zait emakumezkoen lana diskriminatzea, guztiok eskubide berberak izan beharko genituelako. Emakumezko eta gizonezkoek
lan berdina egiten soldata berbera izan beharko zuten, eta ez gizonezkoek
gehiago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario