miércoles, 21 de enero de 2015

ETB1


ETB1 Euskal Autonomia Erkidegotan ikusten den telebista kate bat da. Nafarroan duela urte batzuk ikusi ahal zuten antenekin, baina orain TDTarekin ezin dute. ETB1 gehienez pilota partiduak jartzen dute, kamara ezkutuarekin grabatuta. Gutxi gora behera, 40 urte daramate ETB1 telebistan jartzen, Frankoren garaitik aurrera, eta katea euskararen normalizazioa zuelarik helburu nagusi egin zuten.


ETB2, ETB3 eta ETB4 hasi zirenean, ETB1-ri dirua kendu zioten besteei diru gehiago emateko, eta orain askoz kaskarragoa dago. Gainera, ia inork ez du ikusten. ETB2-n filmak, tele-berriak eta programa batzuk ipintzen dute, eta ia filma guztiak mendebaldekoak dira eta dena gazteleraz dago. ETB3n musika saioak, filmak, marrazki bizidunak, dokumentalak, erreportajeak eta abar jartzen dute haurrentzako.


Nire iritsiz, ETB1 gero eta txarrerantz doa, gero eta diru gutxiago daukate eta jende gutxiago ikusten du. Gainera, eskupilota ez dut oso gustuko, eta ia denbora osoan hori jartze dute. Nahiago dut dokumentalen bat jartzen dutenean, interesgarriago iruditzen zait eta. Badakit eskupilota apartez programa, entrebista, erreportajeak eta abar ipintzen dutela, baina nire ustez nahiko aspergarriak dira. Programa gehiago ipini behar dutela uste dut, ETB2 moduan baina euskaraz, hori ondo egongo zela uste dut. Bestela azkenean bakarrik eskupilota gustuko dutenak eta euskaldunen bat ikusiko du. Nik ETB2 ikustea nahiago dut, eta ez dit harritzen ETB1-ri dirua kentzea.



external image 365px-ETB1_Spain.svg.png

ETORKIZUNA


Etorkizuna nola izango den kontuari buruz hainbat teoria daude. Adibidez, batzuk, teknologia gehiago egongo dela eta hobeto biziko garela uste dute, beste batzuk ordez, urik eta janarik gabe geratuko garela uste dute, gehiegi kontsumitzen dugulako. Ni bigarrenetakoa naiz. Nire ustez, munduan gero eta pertsona gehiago garenez, ekoizlerik gabe geratzen joango gara pixkanaka.

Segundo bakoitzean, pertsona bat hiltzen da eta bi jaiotzen dira. Horrela jarraitzen badugu, ez dugu etorkizun onik izango. Gainera beste arazo bat dago, gero eta jende gehiago dago, baina gero eta lanbide gutxiago ere bai, eta lan horietako batzuk etorkizunean segur aski robotek egingo dute.

Pertsonen igoerarekin jarraituz, beste arazo bat dago. Teknologia gehiago erabiliko dute, eta fabrika gehiago egongo dira segur aski janariak eta pertsonak behar duten gauzak ekoizteko. Honek guztiak, kutsatzen du gure Lurra. Kutsadurarekin, ere arazo handiak daude, adibidez beroketa globala.

Gauza onak ere pentsatzen ditut etorkizunari buruz. Nire ustez, gaixotasun gutxiago egongo dira eta gaixotasun horietako sendagaiak egongo direla uste dut. Orain, klonaketak egiten ikasten ari dute leku batzuetan, horrela jarraituz ia edozer klonatzea lortuko dute, eta horrekin bizitza asko salbatuko dituzte eta dagoeneko ez dauden animaliak berriro klonatzea eta berririk bizirik egotea lortu ahal izango dutela uste dut. Afrikan hainbeste gaixo ez dela egongo pentsatzen dut, eta bertan pobrezia gutxiago egongo dela baita ere.

Hau da, nire ustez, mundua zaintzen badugu, agian etorkizun ona izango dugu, baina horretarako gure partaidetza behar da orainaldian. Gure eskuz dagoen egin; gauzak lurrera ez botatzea, garraiobideak erabili beharrean oinez edo bizikletaz joatea eta horrelako gauzak egitea adibidez.

ETXEKO LANAK


Etxeko lanak irakasleak agindutako eta normalean etxean egiten diren ariketak dira. Normalean, irakasleek klasean emandakoa ondo finkatzeko eta ulertzeko bidaltzen dituzte. Baina bere abantailak eta bere desabantailak dauka.

Noski, etxerako lanak egitea abantaila handiak ditu, baina bere neurrian. Adibidez, etxeko lanak egiteko esfortzatu behar zara eta noizbehinka esfortzatzea ondo etortzen zaigu. Lan ohiturak hartzen ditugu eta hori ere ezinbestekoa izango da helduak izango garenean. Diziplina eta kalifikazio hobeagoak ere dira abantailak, baina beti ez dira kalifikazio onak ateratzen etxeko lanengatik. Adibidez, Korean etxerako lan pila egiten dute eta kalifikazio onak ateratzen dute, baina Finlandian ez dute etxerako lanak egiten, eta gehienetan, Korean baino kalifikazio hobeagoak ateratzen dituzte.

Abantailak ezik, desabantaila hainbat daude ere. Gehienetan nerabeak estraeskolarak daukate, kirolen bat adibidez. Eta etxerako lanak eta estraeskolarrak egitea zuretzat denbora gutxi izatea egiten dizu. Denbora gutxi izatea ere neketasuna ematen du. 

Bururatu ezazu etxera heltzean, eskola eta gero, eta etxerako lanak egiten hasten zara, gutxi gora behera ordu bat eta bi tartean hartuko dizu amaitzea. Gero, kirola daukazu, ordu bat eta erdi futbolean aritzen adibidez. 20:30etan bueltatuko zinen, eta oraindik agian daukazu zerbait ikasteko azterketak laster dituzulako. Ez zenuke denborarik izango ia ezta zure familiarekin hitz egiteko eta guztiz neke amaituko zenuke. Orain esan dudana, nerabe askoei gertatzen zaie gainera.

Korean, nerabe gehienak oso kalifikazio onak ateratzen dute, eta arrazoi errez bat dago horren atzean, denbora asko igartzen dute ikasten. 9 nerabe 10etik akademietara joaten da eta 22:00etan ateratzen dira askotan. Oso gutxi lo egiten dute, eta batzuei suizidiora eramaten die urduritasunak. Denak asko saiatzen dira nota hoberena ateratzen, Korean konpetentzia handia dagoela eta.

Finlandian beste ikasteko era oso ezberdina dute. Ez dute etxerako lanik egiten eta ikasten beranduago hasten dira hemen baino. Gertatzen dena hau da, ikasleek konfiantza gehiago ematen diete, eta gauzak hobeto eta azkarrago finkatzea lortzen du horrek. Finlandia munduko kalifikazio hoberenak ateratzen duela frogatuta dago.

Nire ustez, etxerako lanak egitea ondo dago, baina ez kantitate gehiegirekin. Oso onuragarriak dira, eta klasean emandakoa finkatzeko oso ondo datorkigu. Egia da, etxerako lan asko ditudanean oso nekatuta amaitzen dudala, ere gimnasia erritmikora eta akademiara joaten naizelako. Uste dut etxerako lanek ez bazeunden nire notak kaskarragoak izango zirela. Gauzak klasean ulertzean bikoitza kostatuko zitzaidalako.

Metodologia hobeagoa izan ahal genuela pentsatzen dut, hau bantzutan pixka bat kaskarra da eta. Hobeagoa iruditzen zait Finlandiakoa guk daukaguna baino, azken finean kalifikazio hobeagoak daukate lan gutxiago eginez.

external image deberes-cabecera.png

GURE KULTURAN GIZENAK BAZTERTZEN DIRA? ZERGATIK?


Gaur egungo gizarteak ez du edozein gorputz eredu onartzen, eta horri jarraituz, gero eta argalagoak izan behar dugulako usten da, hori modan dagoelako.

Gizarteak ez du gizena izatea barkatzen. Gaur egungo gorputz areduek min handia eragiten dute, bakoitzak bere gorputza duelako eta zure gorputza aldatzea oso zaila izaten delako gehienetan. Nahi izan gabe argalak ez direnek ez dute bere gorputza gehienetan ez gustoko ezta onartzen, eta horriei gizarteak kalte handia egiten die. Gainera hori ez da guztia, gehienak behartuta sentitzen dire argaltzeko.

Argalak izan behar dugunaren irudia telebistak eta komunikabideak saltzen dute. Giza eredu hau, asko nabaritzen da gazteen artean. Gizartearen barruan egotea oso garrantzitsua izaten delako haientzat.

Gero eta produktu gehiago erosten dira gure gorputzak hobetzeko (gorputzaren irudia) edota argaltzeko. Gertatzen dena da, argaltzeko kontuarekin gaizotasunak daudela, anorexia eta bulimia adibidez.

Horain aipatutako bi gaizotasunak zure burua lodi ikustetik datozte. Anorexian, jaten usten dute eta hori arriskutsua da. Bulimian, jandako guztiaoka egiten botatzen dute.

Jendeak zorakeria egiten ditu modan dagoen giza eredua lortzeko (argala egotea) amoz, dietak eta kirol deskontrolatu gehiegi haien artean.

Gizartea ezik, batzuetan ere lanetan bazterketak badaude, ez hain osasintzu egotearren edota itxura on bat erakutsi behar dutelako. Agian oso onak izan arren lanpostu horretan, beste bat hartuko zuen itxura hobea izeteagatik. Honen adibidea telebistetan dago, oso egoera ezkasetan agertzen ohi da gizen bat eta.

Nire ustez, gizarteak sortutako itxura eredua bakarrik gure buruari min egiteko dago, gorputz argala eta perfektoa izatea ez duelako inork lortzen. Telebistan eta komunikabideetan agertzen direnak makillaje asko daukate gainean eta gehienetan beraien irudia photoshop edo beste programa batzuekin editzen dute irudi ona izateko. Horregatik, normalean jendea ez du itxura hori eta gure burua txartoago ikusten dugu besteekin konparatzean.

sábado, 17 de enero de 2015

BOST AHIZPA

Sinopsia:
Protagonistak, Leire eta bere ama, Amaia, dira. Leireren aitonaren gutun bat jaso zuten egun batean esanez bere etxera joan behar zutela gauza garrantzitsu bat kontatu behar zielako eta.
Joan zirenean espero ez zutena Amaiaren 4 ahizparekin topatzea zen, baina zirudienez beraiei ere gutuna bidali zien.
Aitonak bertan bildu zituen bera gaixorik zegoela esateko eta bere oinordekotza jasoko zuela asteburu horretan bizirik jarraitzen zuen ahizpa. Gero bere buruaz beste egin zuen.
5 ahizpak eta Leire geratu ziren etxean bakarrik orduan, eta Leireren aitonak esan zuenez, ahizpa bat bakarrik jarraitu ahal zen biziarekin asteleheneraino. Zer gertatu ote zen?

Iritzia:
Euskara aldetik nahiko erraza zen irakurtzen. Oso nobela interesgarria iruditu zait, denbora osoan misterioa zegoelako eta gogo handiekin irakurtzera eramaten zizun horrek. 179 orrialde zeuzkan baina arin irakurtzen dira, irudirik eta letra handirik ez izan ezik. Gehien gustatu zaidan zatia amaiera izan da, irrikitan egon naizelako amaiera jakiteko eta nork eskuratuko zuen aitonaren oinordetza. Nire protagonista gogokoena, Leire izan da dudarik gabe, oso neska jatorra dela eta. Gainera berak nire adina du eta niri bezala, liburuak irakurtzea gustatzen zaio.

Aitor Arana:
Legazpin jaio zen, 1963ren abenduaren 21ean. Bere lehen liburua 23 urterekin argitaratu zuen eta hirurogei liburu baino gehiago kaleratu ditu. Bere liburu gehienak gazte eta haur literaturaren arloan daude.