domingo, 13 de septiembre de 2015

IKASLE BIKAINA IZATEKO DEKALOGOA


1.     Borondatea izan. Pila bat kostatzen bazaizu ere, lortu nahi baduzu, ahalegin gogorrarekin lortuko duzu.
2.     Klaseko orduak aprobetxatu behar dituzu irakasleei entzunez, hori egitean ikasi behar dituzun gauzak ulertuko dituzu eta gutxiago kostatuko zaizu ikastea. Denbora ere erabili galderak egiteko eta dena argi uzteko.
3.     Atera ikasteko teknika bat. Ez da zure klaseko ikaskide batena izan behar, pertsona bakoitzak teknika ezberdin bat behar izan ahal du, Interneten milaka teknika daude, bilatu eta praktikatu funtzionatzen zaizuna aurkitu arte.
4.     Egunero ikasi. Ez utzi gauzak azken egunerako, edo bestela pila kostatuko zaizu amaitzea eta azterketa bada, gainditzea. Gainera urduri jarriko zara. Beste arazo bat sortu ahal zaizu, imajina ezazu gizarte azterketa duzula hurrengo egunean eta ez zara ikasten hasi eta bat batean buruko min izugarria daukazula eta ezin duzula ikasi.
5.     Zure buruari lor ditzakezun helburuak proposatu. Argi izan zergatik ikasten duzun eta lortzen dituzun helburuak ospatu opari modura motibazioa ez galtzeko.  
6.     Ordutegi eta plangintza bat egin, eta saiatu beti betetzen.
7.     Lo egin eta deskantsatu hurrengo egunean errendimendu handia izateko. Behar izatekotan, atsedenak hartu ikasten ari zarenean.
8.     Ikasi duzuna praktikara eraman. Adibidez, fisikan ikasitakoarekin esperimentu bat egin hobeto ulertzeko.
9.     Klasean egindako eskemetan edo apuntetan, azalpen txiki batzuk jarri ikasterakoan zer ziren gogoratzeko.
10.           Ikasi leku lasai batean, adibidez, liburutegian. Etxean ikasten baduzu, saiatu ez entretenitzen.