miércoles, 18 de febrero de 2015

Gizon-emakumeen soldatak

UGTk Soldaten Berdintasunerako Europako Egunaren ospakizuna dela eta txosten batean adierazi dute, emakumeek bi hilabete gehiagotan egin behar dutela lan, gizonezkoen adina irabazteko. Hau da, emakumezkoek ia hamalau hilabetetan egin beharko lukete lan gizonezkoek urtebetean irabazten dutena irabazteko.

Europar Batasunean, emakumezkoen soldata %15 baino baxuagoa da gizonezkoa baino. Eta Espainian, aldea handiagoa dago, gizonezkoek baino %26 gutxiago irabazten dute emakumezkoek.

Sektoreka, ekonomia-jardueretan, gizarte-jardueretan eta komunitatearen zerbitzuetan da non soldata bitarterik handiena dagoen beraien artean. Sektore horretan, emakumezkoek soldataren %63 inguru baino ez dute irabazten.

Hezkuntzaren arloan aldiz soldata-desberdintasun gutxiago dago, emakumezkoek %92ra heldu ahal direnez gero. Eraikuntzan eta garraioan, biltegiratzen eta komunikazioetan ere ez dago alde handirik.

Gainera ez daude bakarrik soldatetan bereizkeria, emakumezko gehiago daude lanaldi laburrekin, eta emakumezko gutxiago daukate lanaldi osoa. Pertsona ez aktibo emakumezko gehiago ere ba daude, %62 inguru emakumezkoak dira.

 Nire ustez, bi sexuen soldaten arteko bitartea zuzeneko bereizkeriarekin dago lotuta, emakumearen lanaren balioa gutxitzeagatik, lan-merkatua zatikatzeagatik eta estereotipoengatik. Emakumezkoak beti ikusi dira familiako lanak egiten edo umeak zaintzeko ardurarekin eta.

Txarto iruditzen zait emakumezkoen lana diskriminatzea, guztiok eskubide berberak izan beharko genituelako. Emakumezko eta gizonezkoek lan berdina egiten soldata berbera izan beharko zuten, eta ez gizonezkoek gehiago.