domingo, 2 de diciembre de 2012

Judy Moody

Judy Moody oso umore txarrez dago, oso-oso umore txarrez.

Argitarapena: GERO EUSKAL LIBURUAK.
Idazlea: Megan McDonald.

Laburpena:
Liburu hau doa, nezka batetaz bolada onetan oso umore txarrez dagoela, ez duelako eskola hasi nahi. Lehenengo eskolako egunean, oso umore txarrez sartzen da klasera eta bere lankideak horretaz konturatzen dira. Baina eguna ez zuen bera pentsatzen zuen hain txarto egon. Egun horretan, klasean, collage bat egiteko agindu zieten. Collagean hau ipini behar zuten: Nor zen, non bizi zen, bere lagunik hoberena, bere zaletasunak, gertatu zaion txarrena, gertatu zaion barregarriena, maskotarik gustokoena, klubak...

Etxean collagea hasi zuen, bere etxea margotu zuen, bere argazki bat itsatsi zuen, bera nor zen ipintzeko. Maskotarik gustokoenara ailegatu zenean, konturatu zen, ez zuela nahi Xagu ipini (Xagu, Judyren katua da.). Bere gurasoei esan zien, eta beraiek animali denda batera eraman zioten. Berak, oihanean egon ahal zen animaliren bat nahi zuen. Ia ia dendatik joango zirenean ezer erosi gabe, Judy venus euli jale bat ikusi zuen. Bere gurasoak landarea erosi zioten. Bere landarearen marrazki bat ipini zuen bere collagean.

Hurrengo egunean klasean, Frankek, bere urtebetetzerako gonbidapen bat eman zion. Eskola amaitzean, bere zaletasunak ipintzera konprometitu zen. Bere zaletasuna, bildumak egitea zen. Adibides: Marrazkidun tiritak. Tirita hainbat itzatzi zituen bere collagean. Bere lagun onena ere ipini zuen, Rocki. Judyk, Rockir eta Frankek denda batera joan ziren, collageko gauzak erosteko. Rocki, plastikosko esku bat erosi zuen, eta Judyri ideia bat bururatu zitzaion. Etxera joatean, komunan, eskua utzi zuen, bere anai txikia joango zenean susto ikaragarri bat emateko. Hori gertatu zaion gauzarik barregarrienean ipiniko zuen.

Franken urtebetetzean, konturatu zen, bera urtebetetzeko neska bakarra zela, oso lotsatuta ipini zen. Hori jarriko zuen gertatu zitzaion gauzarik tzarrenean.

Klub bat egitea akordatu zuten judy eta Rocki, igel pisatiaren klub-a izango zen. Izen hori jarri zioten, biei igel bat pisatu egin ziotelako. Azkenean, Frank eta Judyren anai txikia klub-an amaitu zuten, beraiei ere pisa egin ziolako.

Collagea, oso polita geratu zitzaion, eta guztiz umore txarra joan zitzaion.

Nire iritzia:
Liburua gustatu zait, momentu batzuk oso barregarriak zirelako, eta Judy gauza bitxi asko egiten duelako. Gainera, oso interesgarria egon da.